(AUDIOA) Manuel Esnal: Urakanak trena bota zuenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko ots. 17a, 15:16

Aste honetan bete dira 76 urte. Zumaiatik irten eta Donostiara zihoan trena Urola ibaira erori zen 1941eko otsailaren 15ean. Istripu hark 22 hildako eta 54 zauritu eragin zituen. 

Ilargi beteko gau bat zela du gogoan Manuel Esnalek, 13 urte zituen. Haize boladak izugarriak ziren, urakanaren parekoak. «Halako haizea egiten zuen, teilak hegan eramaten zituen. Makina bat zuhaitz ere bota zituen haize hark». Manuel tren estaziotik hurbil bizi zen, Mendaro etxean. Trenari lotuta bizi izan da beti eta gau ilun hartako gertakariak herenegun pasatu izan balira bezala gogoratzen ditu. Euskadi Irratiko Hiri Gorrian programan iaz egindako elkarrizketa ekarri dizuegu.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Manuel Esnal San Sebastian (1928)

Elkarrizketatzailea: Maider Segurola

Data: 2016ko otsailaren 15a.

Gaiari buruzko erreportajea baleike.eus-en

Eskoriatzako lekuko baten testigantza ahotsak-eus gunean