(BIDEOA) Manu Garate: Igandetan musika izaten zen Goiko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko abe. 2a, 13:10

Goikotorre etxean jaio zen Manu, eta gurasoak azpeitiarrak zituen. Maristetan ikasketak egin eta 14 urte bete berritan 'Otto Holke' lantegian hasi zen lanean. Ondoren, 'Egurko' kooperatiba sortu eta jubilatu arte hantxe aritu zen. Zumaiako Bertso Eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta Santa Ageda bezperan baserriz baserri koplak abestuz joateko ohiturari ez zion hutsik egiten. 

Bideoan azaltzen du emaztearekin nola hasi zen ibiltzen, 20 urte inguru zituztenean. Goiko plazan musika egoten zen igandetan eta dantzan aritzen ziren. Neskek ez zuten ezer ordaindu beharrik izaten bertan egoteko; mutilek bai, ordea.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Manuel Mari Garate Aizpuru (1937-2013) 

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria  

Data: 2011ko azaroaren 30a.

Manuren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.