(BIDEOA) Abelin Linazisoro: Paolmuturrean 6 lagun ito zirenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko aza. 11a, 08:47

1960ko azaroaren 15ean Zumaian gertatutakoa azaltzen du Abelin Linazisorok bideoan. Itsasontzi handi baten irteera hurreragotik ikusi nahian, barra muturrera joan ziren eskola profesionaleko mutiko batzuk. Olatu handi bat etorri eta 7 mutiko itsasora bota zituen; denak ito ziren, bat izan ezik. Gazte batek atera zuen bizirik, soka bat gerrian lotuta uretara salto egin eta gero. Zumaia inguruan itotakoak korronteak beti Getaria aldera eramaten omen ditu. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Abelin Linazisoro Arregi (1942)

Elkarrizketatzailea: Belen Maiz eta Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko apirilaren 26a.

Abelinen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.