(BIDEOA) Adora Osa Arrizabalaga: Bakailaoa gazituta Ternuatik

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko urr. 21a, 10:15

Arritokietara bideko Añezkoa kale baserrian jaioa da Adora Osa. Senarra Ternuan ibili zen arrantzale, eta bideoan azaltzen du bakailaoa nola harrapatu eta barkuan ekartzen zuten, gazituta.

Batzuetan, itsasoko ura izoztean sortutako izotz-mendiekin kateatuta geratzen zen ontzia. Bizimodu gogorra zen ordukoa eta, orain, behar ez ditugun "kapritxo" asko ditugula dio.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Adora Osa Arrizabalaga (1928)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi  

Data: 2012ko azaroaren 29a.

Adoraren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.