(BIDEOA) Jose Manuel Agirre: 'Endañeta' vs 'Urtain'

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko urr. 13a, 11:07

Itziarko Endañeta baserrian jaio zen Jose Manuel, eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. Baserriko lanak egiteaz gain, igeltsero aritu zen urte askoan. Gipuzkoako harri-jasotzailerik onenetarikoa izan zen, harri errektangular eta kubiko handiekin ez zuen parekorik.

Apustu kontuak nola ziren azaltzen du bideoan. Arroa aldeko jendeak Urtainen alde egiten zuen, eta Itziar-Zumaia aldeko jendeak Endañetaren alde. 125 kiloko harri kubikoa altxatzeko apustua egitekoak ziren, baina Urtainek eskuan min hartu zuen 15 egun lehenago, eta bertan behera geratu zen kontua.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Jose Manuel Agirre “Endañeta”(1943)

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi

Data: 2012ko abenduaren 6a

Jose Manuelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.