(BIDEOA) Mª Jesus Manterola: Ospitalera, Frantziatik gaitza ekarri zutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaiako Harategi kalean jaio zen Maria Jesus "Bixi", gurasoak zumaiarrak zituen biak. Txiki-txikitatik lan asko egindakoa, amonarekin hasi zen arraina saltzen. Gerra garaian, Santandertik Frantziara bidali zituzten. 

Zumaiara itzuli zirenean, Frantziatik gaitza ekarri zutela esan eta ospitalera eraman zituzten. Aita espetxean zuten. Don Carmelo joan zitzaien bisitan, Zumaiako medikua, eta hark etxera bidali zituen.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Maria Jesus Manterola Amas (1927-2012)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria

Data: 2011ko uztailaren 18a. 

Maria Jesusen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.