(BIDEOA) Arritokieta Manterola: Herriko albergak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko uzt. 22a, 06:00

Mari kalean jaio zen Arritokieta 1924. urtean. Ama Silvestranekua zuen eta aita Porrajanekua, biak ere zumaiarrak. Hamar anai-arrebaren artean neska bakarra izan zen eta etxean lan asko egitea egokitu zitzaion, are gehiago aita gazterik hil ondoren. 

Familian arrantzaleak eta arrain-saltzaileak izan zituen; berak ere aritua da, bai despeskan, bai arrain-fabriketan. Bideoan azaltzen du herriko albergak non zeuden. Beraiek "Beheko albergara" joaten ziren arropak garbitzera; 11 aska zituen, eta Patxi Barranderok egunero pasatzen zituen askak erratz latzarekin. Albergako ura Sanjuaniturritik zetorren.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Arritokieta Manterola Gomez (1924)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri eta Xabier Azkue Ibarbia

Data: 2008ko irailaren 29a.

Arritokietaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.