Abelin Linazisoro: Bikiniak Itzurunen eta aguazilak bainujantziak neurtzen

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko uzt. 1a, 10:05

Zumaian jaioa da Abelin, amaren aldetik Patxi Barrandero kastakoa. Gazterik hasi zen antzerkigintzan eta ondo ezagutzen du Zumaiako kultur mugimendua. Baleike aldizkarirako hainbat elkarrizketa eginak dizkie adinduei, eta Zumaiako hitz eta esamolde bereziak ere bilduak ditu. Bideoan azaltzen du Zumaian nahiko aurreratuak zirela bikinia onartze kontuan.

Berak 13 urte inguru zituela Bilbon lehengusuekin inguruko hondartza batera joan ziren; aguazila han zebilen neskek ia belauneraino dena tapatuta izan zezaten. Hango lehengusuek ez zieten sinesten Zumaian turistak bikinia jantzita egoten zirenik.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Abelin Linazisoro Azkue (1942)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri eta Belen Maiz
Data: 2007ko apirilaren 26a.
Transkripzioa: Miren Zabaleta
Abelinen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

- Eta debekurik eta ez zeon? 
- Hemen ez, hemen ez. Pentsa zak, guk hamabi urtekin jun gaitxuk lehengusua eta biyok Bilbora, ba, bi aste pasatzea, hango izeko ta osaba batzuen etxea. Guk giñeuzkan, ba, zazpi o zortzi etxe, lehengusuak, osaba, izeko, eta bueno. Horrela iten giñian egun bakoitzian paga kobratu, bixita in, paga kobratu ta barraketan ta ibiltzeko, ta zinia ikusteko ta horrela. Ta egun batian, Deustuko lehengusu batek esan ziuk: “Hi, guazen plaira!”. Erderaz, ez zekiñan euskeraz. Geo haren, haien, osea, gure osaban ta izekon umiak… Nik zeuzkanat bat, bi, hiru, lau etxe, lau etxe, bi azkuetar ta bi linazisorotarren aldetikan. Ta haien ume danak, ia gehienak ez zekien euskeraz. Ta beaiek beren umiai danak euskaldundu in dixkie, beaiek euskeraz ikasi ez baiña beaiek umia euskalduna in. Bueno, ba, lehengusu honek, “Hi! Guazen zea, ikustea plaira!” […], nungua zan, o Getxokua zan o nungua zan, ez nauk gogoratzen. Kontua da, trena hartu giñula ta jun giñala. Eta gu plaira, jode!, egunero plaian ibiltzen giñun, egunero-egunero-egunero. Eta bueno, guazen ba, ilusiyua iten baio beonei… Eta hamahiru urtekuak gu biyok. Eta jun gaitxun, ta. Taka! Ipini gaitxin petrillian playa ikusten, eta txapero bat ibiltzen hunan zaitzen emakumiak zeakin izterrak ondo tapauta eukitzeko. Ta kulero estiloko trajebañua baldin bazuten, euki behar izaten ziñenan toaja bat lotuta gerriyan, iya belauneaiño tapauta eoteko. Eta bestiak ziñenan trajebañua gonakin, gona, iztar erdiraiño gonakin trajebañua. Orduan txaperua ibiltzen huan goitikan behera plaian pasiatzen. Ta txaperua urrutira juten zanian, toaja zeukatenak ze iten zienan? Kendu, kendu toaja ta etzan eguzkia hartzeko. Ta gure lehengusu honek “¡Mira, mira, mira qué buena está esa!”, “Mira, mira, mira qué buena está esa!”. Ta gu, “Jode! ¿Esa tía? ¡Si en Zumaia hay bikinis!” Eta ez zin sinisten! Nola sinistuko ziyen, ba! Han horrela ta Zumaian bikiniyakin! Eta gu, jode!, gu sendauta ya, ikusten, bueno!, ohituta. 
- Horretan turismuak eta, frantsesak eta izatiak, ez?
- Bai, bai, bai.
- Eragiña hori izango zan. 
- Frantses asko ta orduan, ba, eragin haundiya. Gu ohitu, ya ohitu iten haiz. 
- Itzurungo hondartza ixkutu xamarrian dao baita’re, ta…
- Bai. 
- Igual’e errexo pasa!
- Hara ez hitunan ez txaperuak ta juten, ta ez ezer ez. Ta hemen uste diat ibiltzen ziala txaperuak, Santixon. 
- Zarautzen bai behintzat!
- Santixon uste diat ibiltzen ziala. Baiña han! Ta ondo. Hor konpon!