Brigida Ibarbia: San Juanetako ohiturak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko eka. 24a, 12:40

Oikiako Pikaondo baserrian jaio zen. Hamalau urtera arte Oikiako eskolan ikasi zuen, eta geroago, beste urtebetez, Zumaian. Josten ere ikasi zuen. Zaletasunik handienak jostea eta baratzean aritzea izan ditu. Familian (ahizpak eta gurasoak) Oikiako elizako zaintzeaz arduratu izan dira urte askoan. Hogeita sei urterekin ezkondu zen Zumaiara, eta hantxe bizi da harrezkero.

San Juan bezperako sua San Juan egunean egiten zuten beti. Etxeko traste zaharrak atera, plazara eraman eta erre egiten zituzten. San Juan eguna jai izaten zen eta jai-giroa izaten zuten. San Juan egunean lizar-ostroak jartzen ziren gurutzeak eginda ate gainetan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Brigida Ibarbia Ugarte (1935)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua.

Data: 2007ko maiatzaren 29a.

Brigida Ibarbiaren bideo gehiago ahotsak.eus-eko gunean.