(BIDEOA) Xanti eta Angel Osa: Aita gabarrarekin hondarra garraiatzen

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko eka. 16a, 08:29

Arritokieta ermitara bideko Añezkoa kale baserrian jaioak, txikitatik baserriko lanetan eta bestelakoetan aritu ziren; Angel plazara joaten zen saltzera, baina ez zuten diru asko ateratzen handik. Aitak, soroko lanaz gain, beste hainbat lan egiten zituen. 

Parolaldeko betelanetarako hondarra garraiatzeko gabarra ekarri zuten aitak eta osabak Oriotik. Gero aitak moldatu egin zuen gabarra urtez urte, pisu gehiago eraman ahal izateko. Zumarragarako treneko bagoia kargatzera ere joaten ziren. Gerora "txanala" ekarri zuten, txikiagoa. Aita moilan ere ibiltzen zen karga-deskargan eta barkuetarako langileak bilatzen ere bai.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Xanti Osa Arrizabalaga (1926) eta Angel Osa Arrizabalaga (1922-2013) 

Elkarrizketatzailea: Maddi Gallastegi eta Ainitze Oruesagasti  

Data: 2012ko azaroaren 12a. 

Xanti eta Angelen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.