Bixente Esteibar: Ostegun eta Ostiral Santuan familia osoak lapatan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko mar. 23a, 21:35

Zumaiarra, "Kale berrixan" jaioa (gaur Mari kalea). Gurasoak ere zumaiarrak zituen: aita "Ixkiñatarra" eta ama "Patxi Barranderonekua". 12 urte besterik ez zituela hasi zen arotz lanetan aitarekin. 1958tik aurrera, Bixentek eta anaiek hartu zuten 'Esteibar' aroztegiaren ardura. Denetik egiten zuten, baina batez ere itsasontzien barruko lanak. Zaletasun handienak traineruak eta harraldeko arrantza izan dira: olagarroak, magurioak, andarikak, ixkirak... Aste Santuan lapak biltzeko ohituraz hitz egiten du beheko pasartean.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Bixente Esteibar Azkue “Ixkiña”(1933)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Bixenteren bideo batzuk eta pasarte gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

- Eta martxukua aprobetxatzen zan, ez dakit ba, lapatako…
- Bai, hamen lapetako urte guztidxa, lapetako urte guztidxa. Oain, geo izaten hitxuan, beira, lapetako horrela egunik zeanak bi izaten hitxuan: Ostegun Santu Eguna ta Ostiral Santu Eguna. Hoidxek izaten hitxuan ya kuadrillak eta familidxak eta…

- Lapa-jana.
- Lapa-batzea’re bai, e! Lapa-janak eta lapa-batzia’re bai.

- Eta hori da illargixa behi-behian dagolako?
- Ez, ez. Lapeta nahi dekenian. Lapeta nahi dekenian. Lapeta, lapa eoten dek goidxan eoten dek. Ta hara jun leike eozein, eozein egunetan. Nahi badek goizian o nahi badek arratsaldian. Eozein egunetan lapeta.

- Garizuma ta […] …
- Garizumetan ta hor izaten dek ohitura bat, ohitura bat, ba…

- Ostiral Santuan ezin, e…
- Ohitura bat izaten dek hori Zumaidxan, e!, lapa batzia ta lapa jatia.

- Eta nola jaten dia lapak? Nola jaten zian?
- Lapak postura askotan. Gordiñik’e bai! Beste batzuek limoia botata’re bai. Beste batzuek labian’e bai. Beste batzuek ogi-errallauta botata’re bai. Perejil pixkatekin’e bai. Postura askotan lapak. Ta lapa, [mundu …] gauza goxuenak, bai! Zumaidxan makiña batek paatuko likek ointxen’e. Oseake, hik lapa kilo bat ekarri, ta harek kilo bat txuleta paauko likek. Bai! Oaintxen’e bai hori. Ta lapa han ziok, jun ta batzia, baiño! Han gerridxak ibili in behar dik. Ta geo lapetik lapea alderdi haundidxa eoten dek. Goiko lapak, gaiñekuak jaso o behekuak jaso.

- Behekuak […]?
- Jaso dan bezela. Jaso-zailla beti…