BIDEOA: Juan Egaña: Itsasontzia egiteko prozesua

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko ots. 18a, 13:07

San Telmo kalean jaio zen eta hantxe bizi izan da beti. Gazterik hasi zen “Jontxu” arotz-lanetan aitarekin ontziolan. Oso-osorik egiten zituzten itsasontziak: egitura orokorra eta barruko guztia, egurrean: gelak, armairuak eta abar. Motorra eta burdinazko gauzak ez zituzten egiten. Azalpen batzuk ematen ditu bideo honetan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Juan Egaña Etxabe “Jontxu” (1932)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Transkripzioa: Miren Zabaleta 

Juanen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

- Eta zuek hasi ta estruktura guztia ta, zuek eiten zenduen?
- Guk barkua dana… Diferentiak izaten zian. Batzuek luzio, bestiak zabalo, bestiak ixtuo, bestiak… dana! Geuk iten genduzen zeak eta dana, planuak eta danak.
- Eta zuek neurrira, o beaiek esandako mouan?
- Beaiek esandakoa! Beaiek esandako neurrira!
- Hau luziaua ta
- Luzia ta zabala, ta altura. Ta egurrak ekartzen genduzen, ba, killa izaten da luzia, behi-behian juten dana, kanpuan. Eta hori jeneralian eukaliptuak ibiltzen gendun asko. Ta geo, bizkarrezurra bezela beste bat eamaten du barruan, armazoiak, eta geo barruan eamaten du beste bizkarrezurra bezela, egurrezko beste pieza, ta haidxek danak, metroko holako tornillo haundidxakin amarrauta, behetik gora sartuta. Arrastaka ibilli gea… bueno!
- Hasteko, hori zan lehenengo bizkarrezurra ta killa ta, edo?
- Bueno, aurrena iten zian armazoiak. Armazoiak dia, ba, erderaz, "costillas".
- "Costillas", bai.
- "Costillas". Ta armazoia deitzen zitzakon. Ta hoidxek iten zian bi pusketan, kurbak, kurba izugarridxa, bakizu nolako kurba dakan zean, kostauan?
- Bai.
- Eta egurra ekarri behar izaten zan kamioitan. Kamioika egurrak bildurgarri menditikan. Ta okerrak, oker-oker-okerrak´e bai, asko. Ta geuk, geuk ebakitzen genduzen bertan serrakin. Serra´re bertan gendukan karruakiñ, ta geuk ebakitzen gendun behar zan neurridxan, zabalian. Ta geo zepilladoran ta pasa, ta prepaatu, eta lana ematen zuen… beno! Ta ziento… ehun ta zenbat milla peztan? Gutxidxan iten zian barkuak eta zenbat ordu ta zenbat lan! Ta geo, barruko piezak eta zeatzeko, doblatzeko, zea bat zeon, kaldera bat urena. Han berotu iten zian…
- Egurra?
- Egurra. Eta batetik hamabost metroa igual luze. Pixua kristona! Ta gaiñetik berua! Inpernuan bezela!
- Han muitzeko!
- Hura hartu bizkarrian: batetik pixua aguantatu ezin, ta gaiñetik berua! Irekiten eondako egurra, zeatio doblatu in behar zan barruan ta!, barkuan barruan. Oso lan gogorra astillerokua.
- Eta egurra zan, eukaliptua esan dezu?
- Eukaliptua luzia, luzietako. Baiña bestela jeneala ibiltzen genduna armazoitan dana haritza, "roble", haritza.
- Eta hemendik? Hemengo…
- Hamen inguruetatik. Hamen inguru danetatik. Bateko zea aldetik… Zean baiño gehidxo, Azpeiti aldeko mendidxetan ta… Lasa zan orduan famosua, Lasa. Lasa bat solterua Matxinbentan bizi zan ta bestia ezkondua hamen, Lasaon. Taberna´re bazekaen, Lasa. Horko, horrekin ibiltzen giñan asko, Lasakin. Baiña kamioikak eta kamioikak, e! Ez bat eta bi, e! Barko bakoitzak… puf!