Etxebizitza, tokiko ekonomia, kirol azpiegiturak, hezkuntza... Ezagutu EH Bilduren Hauteskunde Programa!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2023ko mai. 24a, 13:34

Honezkero askori iritsiko zitzaizuen hauteskunde programa etxeko postontzira, eta beste batzuk iritsiko zineten gure webgunera. Kalean informazio gunean ikusiko zenuten beste batzuk, akaso. Baina oraindik EH Bilduren programa irakurri ez baduzu, edo xehetasunak ezagutu nahi badituzu, zurekingehiago.eus webgunean ikus dezakezu programa osoa, modu labur eta errazean. Asko dira eskuartean ditugun erronkak, eta horiek guztiei erantzuteko guztion laguntza beharko dugu!