Hauteskunde programa prestatzen ari gara. Zurekin osatu nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2023ko mar. 23a, 17:37

Proposamenak jasotzeko galdetegi bat prestatu dugu. Webgune honetan bete dezakezu: zurekingehiago.eus.

Zumaiako EH Bilduko kideok hauteskunde programa prestatzen aritu gara azken asteotan. Legealdian egindakoak eta egin gabe gelditutakoak gogoan hartuta, dagoeneko definitu ditugu programaren zutabe nagusiak, baita zeregin garrantzitsuenak ere. Beste herrietan egiten ari diren proiektuak ezagutzeko zenbait bisita ere egin ditugu, gainera.

Orain, programa borobiltzeko, zure proposamenak bildu nahi ditugu. Bertan idatzi ditzakezu proiektu handi zein txikiak, baita lehentasunen inguruko hausnarketak eta bestelako ideiak ere.

Horretarako, webgunea sortu dugu. Bertan dagoen galdetegi sinple hau bete besterik ez duzu egin behar proposamenak egiteko!

Proposamenak jaso ondoren, aurrez aurre bilduko gara datorren ostiralean, hauteskunde programa berretsi eta lan-taldea aurkezteko. Saioaren inguruko xehetasunen berri laster emango dizuegu.

Gehiago izan nahi dugu. Zurekin, gehiago egingo dugu.