EH Bilduk II. Kongresu Prozesua azaltzeko herri batzarra egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Bilera telematikoa egingo dute 19:00etan, maiatzera bitarte garatuko duten kongresu prozesuaren nondik norakoak azaltzeko. 

Hamar urteko ibilbidearen ondoren, EH Bilduk II. Kongresu Prozesua abiatu du. Maiatzean amaituko da Zuzendaritza berriaren hautaketarekin. Zumaiako EH Bilduk herri batzar telematikoa egingo du gaur, kongresuaren nondik norakoak azaltzeko. Lotura honetan klik eginda parte hartu daiteke.