Moilaberriko Estazio Zaharra: Udalaren jarrera ofiziala zehaztu nahi du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia
Moilaberriko Estazio Zaharra: Udalaren jarrera ofiziala zehaztu nahi du EH Bilduk

Alderdi guztiek uztaileko plenoan adostutakoak behar luke izan Udalaren jarrera.

Azken hilabeteetan, bitan, Udal gobernuak Estazio Zaharreko eraikina erostearen inguruko azalpenak eman ditu, erosketa hori gauzatzeko bidean dagoela iradokiz.

Bietan ere, albistea ematerakoan, eta modu interesatuan, Algorri Interpretazio Zentroaren zerbitzu osagarria kokatzea dela bere asmoa aipatzen da, nolabait biak lotuz.

Aurreko osteguneko plenoan, alkateari galdetu genion ea erosketa erabilera horretara baldintzatua zegoen ala ez, hainbeste aipatzeak hori iradokitzen zuelako, eta erantzuna ezezkoa izan zen.

Baleike-k, bere aldetik, albisteak lantzerakoan, udal gobernua jarri ordez Udala aipatzen zuen, eta akats hori zuzentzeko eskatu genuen plenoaren baitan. Azkar zuzendu du Baleikek eta bejondeiola, baina gaiaren mamia ez da hori.

Mamia da albisteak ematerakoan, udal gobernuak apropos esan gabe uzten duela ondorengo hau: bai Turismo Planean eta bai uztaileko osoko bilkuran onartutako mozioan, talde politiko guztiek (udal gobernua barne) ahobatez adostutakoa. Hau da adostutako hori: 

Zumaian turismora bideratuko diren azpiegituren erabilera, eta bereziki Estazio Zaharrari emango zaiona, Turismo Mahaian eztabaidatuko da, ahalik eta adostasun zabalena lortzeko.

Oraingoz orain, hau da UDALAren postura ofiziala.

Albiste horiek azaldu diren bezala herritarrak nahasteko arriskua dagoelako eskatu genuen zuzenketa hori, eta espero dugu aurrerantzean ere kontuan hartua izango dela.