Azalpenak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2018ko uzt. 17a, 15:52
Saharako haurren harrerara ez gaitu gonbidatu Udal gobernuak. Ezta duela bi urte ere...

Aurten (ere) EH Bildu ez da egon Saharako gaztetxoei Udalak egindako ongi etorrian. Arrazoia xinplea da: udal gobernuak ez gaitu gonbidatu.

 

Gure atxikimendu osoa Saharako herriaren independentzia aldarrikapenari eta begirune osoa Darahli-k egiten duen lan eskergari, besarkada handi bana eta ongi etorri beroa gaztetxoei.

 

Egia esan ohituta gaude, gai korapilatsuetan elkarlana eskatzen digute, eta baita guk eskaini ere, eta gainontzekoetan bazterrean uzten gaituzte, berariaz ala nahi gabe, berdin dio (ez dakigu zer den okerrago). Ez dute kontuan hartzen eragile sozialek, ahal denean behintzat, askoz nahiago dutela ordezkaritza politiko zabal baten babesa, kasu honetan bezala.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,7 milioiko inbertsioa egingo du San Juan Egoitzan, nahitanahiezkoa zerbitzua hobetu eta egokituko bada. Argazkia, propaganda eta saturazio mediatikoa. Aurreko legealdian EH Bilduk egindako kudeaketari esker dagoela orain zabalik egoitza? Nor akordatuko da ba? 

 

Torreagako hitzarmen berriarekin berdin: argazkiak eta propaganda, oraindik hitzarmena plenoan onartu gabe egon arren. Herritarrak nahasteko arriskua dagoela? Jendeak uste duela etxe horiek berehala egingo direla,  horretarako oraindik urte asko pasa beharko diren arren? Herritarrei espektatibak azkarregi pizteko arriskua? Berdin da, kontua argazkia baita.

 

Ohiko praktikaren hiru adibide xume besterik ez dira, hauteskunde kanpainan baikaude… duela hiru urtetik hona.