Babesa eta elkartasuna Mugimendu Feministari

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2018ko mai. 12a, 16:09

Mozal Legea ezarri zaio Mugimendu Feministari, eta isuna jarri ere bai, martxoaren 8ko mobilizazioengatik.

Zumaiako Mugimendu Feministari Mozal Legea ezarri diote martxoaren 8ko mobilizazioen harira. Udaltzaingoak salatu, Ertzaintzak aplikatu.

2016ko apirilean, plenoan, Udalak aho batez onartu zuen lege hau indargabetzeko eskatzea. Zertara dator orain udaltzaingoan jarrera hau? Alkateak eta EAJk hainbatetan erabiltzen duten "elkarbizitzari" ez al dio eragiten Lege honek eta Lege hau erabiltzen dutenen (kasu honetan, Udaltzaingoak) jarrerak?

Argazkia: baleike.eus