Pentsioei buruzko solasaldia antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2018ko mar. 28a, 11:34

Apirilaren 4an izango da (asteazkena), 18:30ean, Alondegian, eta bi hizlari ariko dira: Nerea Kortajarena (EH Bilduko legebiltzarkidea) eta Marian Esnaola (Duintasuna elkarteko kidea).

'Guk gure pentsioak' izenburupean, pentsioen inguruan solasean ariko dira zumaiarrekin Nerea Kortajarena eta Marian Esnaola. Gaia puri-purian dagoela eta, gure ekarpena egin nahi dugu, eta solasaldi ireki hau antolatu dugu. Datorren asteazkenean, Alondegian daukagu hitzordua.