Alokairurako diru laguntzen ordenantza aldatzeko eskatu diogu Udalari Gaztedia batzordean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2018ko ots. 21a, 11:25

Ordenantzan biltzen diren baldintzekin zumaiar asko laguntza jaso ezinda geratzen dira.

Alokairurako diru laguntza ez da eraginkorra orain dagoen bezala. Zumaiar asko laguntzak eskuratzeko aukerarik gabe uzten ditu EAJk proposatu, eta EAJk eta PSEk berak onartutako ordenantzak (agerian geratu da gabezia hori 2017ko laguntzetan). Horregatik, diru gehiago bideratzea, EAJk eta PSEk egin eta onartu duten bezala 2018ko aurrekontuetan, ez da nahikoa, ordenantza beraren mamia aldatu ezean. 

Aldaketa egiteko eskatu diogu Udal gobernuari Gaztedia batzordean, eta aldatuko dutela erantzun digu, eta gainera, elkarlanean egingo dugula aldaketa.