Aparkalekuen sistemaz eta alokairurako diru laguntzez

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko ira. 18a, 12:19
Garaia heldu da, akordioan jaso zen bezala, aparkalekuen sistemaz balorazioa egiteko, eta EH Bilduk baditu hainbat proposamen. Alokairurako diru laguntzen gaian, gure proposamenak mahai gainean jarraitzen du.

Udan ezarri den APARKALEKUEN sistema baloratzeko garaia heldu da, eta Udal gobernuak bilerak deitu beharko lituzke herritarrekin gai honetaz aritzeko.

EH Bildutik hainbat proposamen dauzkagu Aparkaleku sistemaren inguruan. Etxez etxe banatu dugu 'Bilgunea 2017ko iraila' esku-orria, eta bertan daude proposamen horiek (hemen azpian esku-orria)

ALOKAIRURAKO diru laguntzen proposamena ere mahai gainean daukagu (uztaileko plenoan EAJk eta PSEEk ezezkoa eman zioten), eta deia egiten diegu bi alderdi horiei alderdikeriak aparte utzi eta zumaiarren mesederako den gure proposamena aztertzeko. Honetaz esan beharrekoa ere jaso dugu 'Bilgunea 2017ko iraila' esku-orrian.