Nola errespetatu behar ditu udal gobenuak Poligonoko bizilagunen eskubideak aparkalekuen gaian?

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko eka. 5a, 08:46

EH Bilduk, EAJren udal gobernuak eta PSEk hitzarmena egin genuen gai honen inguruan, EH Bilduk proposatuta, baina udal gobernuaren asmoen berririk ez daukagu oraindik, aparkatzeko sistema martxan jartzeko bi aste falta direnean. Adostutakoa betetzeko lanak abian jartzea eskatzen diogu udal gobernuari EH Bildutik.

Erdiguneko herritarrak egoiliar txartelak jasotzen ari diren honetan, EH Bilduk bere kezka adierazi nahi du, sistema martxan jartzeko bi aste eskas gelditzen direnean oraindik ez baitakigu ezer Poligonoko bizilagunei aparkalekuak bermatzeko erabiliko den prozedurari buruz. Batzordeetan ez digute oraindik inolako argibiderik eman udal gobernuko kideei, eta bada garaia.

Hori horrela, udal gobernuari gogorarazi nahi diogu EH Bildu eta PSErekin adostu zuela Poligonoko herritarrei ere nolabait bermatu behar zitzaiela aparkatu ahal izatea, eta adostasun hori betetzeko beharrezko lanak martxan jartzeko eskatzen diogu.

EH Bilduren eskaera izan zen Poligonoko herritarrei ere aparkatu ahal izatea bermatzea, eta EAJ eta PSEk onartu egin zuten. Sistemaren hasiera gainean dugu, eta uste dugu bere hitza betetzea dagokiola udal gobernuari, Poligonoko herritarren eskubideak ere errespetatuz, hitzartu bezala.