Babesa adierazten diegu hezkuntzako eragileei gaurko greba egunean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko mai. 16a, 13:21
Bigarren greba dute gaur hezkuntza publikoan, eta Zumaian ere ari da izaten. Murrizketen aurka eta kalitatezko hezkuntza baten alde ari dira mobilizatzen eragileak. Zumaiako EH Bildutik bat egiten dugu beraiekin eta beraien eskariekin.

Kalitatezko tresna ezinbestekoa da gizarte ahalik eta hoberena eraikitzeko, eta hori ari dira eskatzen gaur hezkuntza publikoko langileak. Bide horretan, oztopoa baino ez dira LOMCE legea eta Eusko Jaurlaritza hezkuntzan egiten ari den murrizketa sorta.