Zorionak Zumaia!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko mai. 8a, 14:31
Zumaiako EHBilduren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu ONTZIRATU herri-ekimenari, atzoko galdeketa antolatzeagatik eta gure etorkizunaz zer iritzi dugun adierazteko aukera emateagatik. Bestalde, herria zoriondu nahi dugu Zumaian lortu diren emaitzak direla eta.

Azken hilabeteetan egindako lanari esker, ezberdinen arteko konplizitatea lortu du ONTZIRATUk, eta hori urrats garrantzitsua da etorkizunari begira.

Parte-hartzea bikaina izan da, eta argi ikusi da zumaiarrok euskal estatu burujabe baten apustua egiten dugula.

ZORIONAK ZUMAIA!