Gozo goza santelmoak!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko api. 20a, 18:04
eta gogoratu: Ez ezetz da, eraso sexistarik ez!!

Badatoz santelmoak, eta EH Bildutik ondo pasatzeko opa nahi dizuegu zumaiarrei eta kanpotarrei. 

Festak festa izan behar du, parrea eta algara, eta denon esku dago hala izatea. 

Ez dugu nahi eraso sexista bakar bat ere, eta hori ere bakoitzaren ardura da. 

  • Neskaren sakelekoak dituen mezuak begiratu, bere janzkera kontrolatu edota lagunekin dabilkien ordutegia baldintzatu nahi izatea: ekintza sexistak dira.
  • Neska, bere sexu bereko bikotearekin aritu eta iraintzea: ekintza lesbofoboa da.
  • Lizunkeriak zein “piropoak” bota: eraso berbalak dira.
  • Ipurdiak, titiak ukitu: eraso sexista dira.
  • Ezagutu ere egin gabeko neska musukatzea, edo muxu ematera behartzea: eraso sexista da.
  • Bakarrik doan neskarekin sartu: jazarpen sexista da.
  • Neskak ezezkoa eman badu eta harreman sexualei eustea: bortxaketa da.
  • Neska bere baldintza psiko zein fisikoen jabe izan ez eta harreman sexualak izatea berekin: bortxaketa da.

Santelmoetan pertsona guztiok dugu ondo pasatzeko eskubidea. Eraso sexistarik ez! Emakumeok plazara, gozatzera, festara! Eraso sexistarik ez gertatzea, ez onartzea, denon ardura da.

Ondo pasa ba santelmoak!!