"Lortu dugu Udal gobernua mugiaraztea aparkalekuen gaian"

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017ko mar. 17a, 12:44
EH Bilduren bidez, herritarren hainbat eskaera gauzatuko dira probazkoa izango den planean, eta gero, lortu dugu bermatzea herritarrek ere erabakia izatea planaren behin betiko osaketan.

UDALA MUGIARAZTEA LORTU DUGU, ETA UDAZKENEAN HERRITARREK HITZA HARTZEAN EGONGO DA GAKOA”

 Zumaiak dituen mugikortasun arazoei erantzun azkarra ematearen premia larria ikusirik, Ehbilduk, herritarren iritziak eta proposamenak kontutan hartuta, herri osoan aparkalekuak arautzeko plana aurkeztu zion udal gobernuari, (ikus hemen). 

Aldiberean udal gobernuak berea (ordenantza) landu zuen,herriaren zati bat arautzen duena, herritarren zenbait ekarpen kontutan hartuaz. EAJk hasieratik prestatuta zuen aparkalekuen inguruko proposamena, enpresa batekin egina. Proposamen horrek ez zuen EH Bildu eta herritar askoren ustez arazoa konpontzeko balio, poligonoa kanpo uzten baitzuen, besteak beste.

 Bi proposamenen inguruko eztabaidan, EH Bilduko ordezkariek ohartarazi zuten, besteak beste, herriaren zati handi bat ez arautzeak ekarri zitzakeen ondorio larriez, eta elkarrizketa horien emaitza ordenantzari erantsi zaion xedapen gehigarria da, udalbatzako talde politiko guztiek adostua.

EH Bilduk lortu du herritarren hainbat eskaerari bide eman, udala mugiarazi, eta bermatzea, eta

azkenean, udalbatzak ordenantza eta akordioa onartu ditu, alderdi guztien baiezkoarekin.

Uda honetan ezarriko den planari erantsitako puntu nagusiak hauek dira: 


-
Aurten poligonoko herritarrei ere txartel propioa ematea eta auzoan txartelarekin bakarrik aparkatu ahal izateko medioak jartzea lortu dugu.
-Egoiliar txartelak herritarrentzat doakoak izatea lortu dugu.
-Aurten ezarriko den sistema froga bat izatea lortu dugu, eta uda ondoren datozen urteetarako aparkaleku-sistema herritarrei hitza eta erabakia emanez idaztea, parte hartze prozesu baten bidez. Gainera, udazkeneko parte hartze prozesu horri udalak aurten bezala bizkarra ez ematea bermatzeko, prozesua diseinatu eta jarraipena egiteko batzorde bat eratzea eta batzorde horretan interesa duten herritarrek parte hartu ahal izatea ere adostu dugu.

 Beraz, gure baiezko botoak eman genituen atzoko plenoan, aldaketa horiek lortzen genituelako.

 EH Bildutik azpimarratu nahi dugu sistema ez dela guk nahi bezala ezarriko, uste dugula udalak ez dituela gauzak ondo egin, eta ezin direla EAJk nahi zuen bezala horrelako erabakiak herritarrei parte hartzeko espazioak errealak eskaini gabe hartu. Bestalde, EH Bilduren bileretan talde txikietan zein interneteko inkestan hitza hartu zuten 170 herritarrei esker lortu dugu jarrera itxia duen udal gobernu hau mugiaraztea. 

 EH Bildu mugitu egin zen, herritarren iritzia ezagutzeko partehartze prozesu zintzo eta emankorra abiatu zuen, eta herri osorako plan alternatiboa osatu zuen.

Horrek eragin zuen udal gobernua ere mugitzea eta, besteak beste, bestela arautu gabe geldituko zatekeen herriaren erdia ere nolabait arautzea,adostasun zabalarekin.

Lortu dena herritarren partehartzeari esker izan da, eta garbi ikusi da, herrian ditugun arazoei aurre egiteko, beren iritzi eta ekarpenak txertatu beharra dagoela, konponbide arrakastasua bilatu nahi bada behintzat.

Orain akordioa daukagu, eta akordio hori betetzeko agindua.

EH Bilduren aldetik, akordio hori zintzo betetzearen aldeko konpromiso sendoa hartzen dugu. Aurtengo esperientziatik abiatuta, herritarren iritzi eta ekarpenak funtsezkoak izango dira datorren urtean ezarriko den sistema definitzerakoan, beroiena izango da hitza, eta hemendik eragile aktibo izatera gonbidatzen ditugu.

Udalbatzako talde guztiei adostutakoa zintzo bideratzea dagokigu, eta, testuan zehaztu bezala, ordezkari politikoak, teknikariak eta auzoetako ordezkariak lan-mahai batean biltzea, konponbiderik egokiena aurkitzeko.

Badaukagu zer egina, ekin diezaiogun ilusioz.