ARRITXU ETA ALEXEN HITZ HARTZEA---Atzo egin zuen E

Erabiltzailearen aurpegia
ARRITXU ETA ALEXEN HITZ HARTZEA---Atzo egin zuen EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia. Hemen duzue ekitaldian Arritxu eta Alexen hitz hartzea. SALAKETA Bestalde, EH Bilduk junta elektoralaren oztopoak salatu nahi ditu. Izan ere, nahita EH Bilduren papeleten onarpena azken minuturaino atzeratu dute, eta ondorioz, Correosek dio etxez-etxe banatzeko epez kanpo iritsi direla jada. Ez gaitu boikot jarrera horrek harritu, eta ohiko moduan, talde lanean eta irribarrez, jada prestatu ditugu 8000 gutun azal goizean zehar. Correosek egin behar zuen banaketa langabezian dauden zumaiar batzuei egitea proposatu diegu, eta beraiei emango diegu gustu handiz Correosi eman nahi ez diogun soldata. Oztopoen gainetik jarrai dezagun talde lanean!