Posta bidez botoa emateko laguntza eskainiko du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015ko api. 1a, 12:18

Maiatzaren 24an (hauteskunde eguna) botoa eman ezin duten Zumaiarrei posta bidez emateko laguntza eskainiko die EH Bilduk

Zumaiarren batek hauteskunde egunean kanpoan dagoelako edo gaixotasunagatik etxetik mugitu ezin delako posta bidez botoa eman nahiko balu, EH Bilduko bolondresak egongo dira horretarako laguntza eskaintzen:

-Apirilak 7,8,9 eta 10ean Alkartetxean (18:00-20:00)

-Apirilak 15,16 eta 17an Inpernupen (18:00-20:00)

Bestalde, EH Bilduk atzerrian bizi diren Zumaiarrei ere eskainiko die laguntza posta bidez botoa emateko. Kasu horretan, zumaia@ehbildu.net helbidera mezua idaztea nahikoa izango da.