Aberri egunean balkoiak ikurrinaz betetzera dei egiten du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015ko mar. 31a, 13:29

Igande honetan, aberri eguna izanda, herriko balkoiak ikurrinaz betetzeko deia egiten du EH Bilduk. Horretarako, pasa den asteburuan 150 ikurrina doan banatu genituen Erribera kalean, eta denak bi ordutan agortu ziren. Arrakasta hori ikusita, Euskal Herriaren independentzia nahia ikurrinak balkoietan jarriz indartu eta biderkatzea nahiko genuke.

Arrakasta hori ikusita, Euskal Herriaren independentzia nahia ikurrinak balkoietan jarriz indartu eta biderkatzea nahiko genuke.