Gaur hasiko da 48. Dinastia Etxabe esku pilota txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2019ko uzt. 26a, 09:12

Gaur gauean jokatuko dira 48. Dinastia Etxabe esku pilota txapelketako lehen partidak. Jaialdia 22:00etan hasiko da Aitzuri frontoian. 

Hasteko, gaurko jardunaldian eta abuztuaren 2koan, 23 urtez azpikoen final zortzirenak jokatuko dituzte. Bi jardunaldi hauetako irabazleak final laurdenetara pasako dira, eta han maila bereko beste lau bikoteak aurkituko dituzte zain. Final laurdenetan sartuko dira, baita ere, gazte-jubenil mailako pilotariak.

Azken orduko aldaketak izan dira gaurko partidak jokatuko dituzten pilotarien artean. Hala, gaur gauean honako bi partida hauek jokatuko dira Aitzurin:

Olaetxea-Aldabe /Matxinandiarena (*)-Aitor Elizegi
Canabal-Arbizu / Murua-Salegi (+)

(*) Lerenaren ordez.
(+) Uriondoren ordez.