Larrañagak jokatuko du Eneko Labakaren ordez Dinastia Etxabeko finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016ko abu. 14a, 09:54

Egun berean Antiguon azken laurdenetan jokatzeko aurrez irabazitako aukeraren aurrean ezin izan degu bideratu Eneko Labakaren partehartzea Dinastia Etxabeko finalaurrekoetan.

Sailkatutako bikoteen ibilbidea errespetatzea txapelketaren ezaugarrietako bat izanik, aztertzeko genituen aukerak:

1. 16 eta 18ko datak mantenduz pilotarien joku egunak trukatzea:

  1. a. 23 urtez azpikoen artean soilik, edo eta
  2. b. Jubenil mailako bi partiduak 16an jokatzea eta 23 urtez azpikoak 18an.

2. 16ko jardunaldia beste egun batean jokatzea.

Bigarrena zen aukera bakarra baina atzo jokatzeko beste partiduei baldintzatua bera ere, eta hoien berri jakin ondoren bertan behera gelditu dena.

Gauzak horrela Mikel Larrañaga gazteiztarra izango da Eneko Labaka ordezkatuko duena Abuztuaren 16an. Bigarren aldaketa bat ere badegu azken laurdenetan aurrera egin zuten pilotariei dagokionez, Cordon izango delarik Zezeaga ordezkatuko duena jubenil mailan. Hauxe beraz azken orduko ustegabekorik ezean finalaurretako karteldegia:

Abuztua 16

1

Anso-Cordon(*)

Alberdi-Ibarloza

Jubenilak

2

Zubizarreta-Erasun

Larrañaga(+) Otadui

23 urtez azpikoak

Abuztua  18

1

Exposito-Aranguren

Riol-Aizpuru

Jubenilak

2

Peru Labaka-Sanchez

Salaberria-Arratibel

23 urtez azpikoak

(*) ZEZEAGAren ordez

(+) Eneko LABAKAren ordez