Final-zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Aitzurin

Erabiltzailearen aurpegia

Dinastia Etxabe esku pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Aitzuri frontoian. Pilota jaialdia 22:00etan hasiko da. 

Txapelketako final-zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, aurreko astean bezala, 23 urtez azpikoen mailan. Bi partida hauek jokatuko dira gaur:

ESPINAL - GASKUE / Julen ALBERDI - Iker ELIZEGI
EGIGUREN - IRAZUSTABARRENA / MATA - IRURITA

Bi bikote irabazleek astelehenetik aurrera jokatuko diren final laurdenetarako txartelak eskuratuko dituzte. Astelehenean hasiko dira lanean gazte mailako pilotariak ere.