Egiguren-Oliden eta Zubizarreta-Irurita, Dinastiako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-08-26 15:25   Kirola

Egiguren-Oliden eta Zubizarreta-Irurita, Dinastiako irabazleak

Egiguren-Oliden eta Zubizarreta-Iruritam XLVI. Dinastia Etxabeko pilotari txapeldunak. Azken ordurarte mantendutako emoziotik, azken orduan sortutako emoziora!

Agirremalloa-Etxeberria eta Zubizarreta-Irurita, bigarren bikote finalistak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-08-19 14:59   Kirola

AGIRREMALLOA-ETXEBERRIA eta ZUBIZARRETA-IRURITA bigarren bikote finalistak, uste baino askoz errezago irabazita gazte-jubenilak eta guztiz alderantziz berriz hogeitahiru urtez azpikoak, asko egin eta gutxi galduaz txapelketako bikoterik sendoenetakoa izaten ari dela frogatuz.

Egiguren-Oliden eta Egiguren-Bikuña, Dinastia Etxabeko lehen finalistak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-08-15 15:37   Kirola

EGIGUREN-OLIDEN gazte-jubeniletan eta EGIGUREN-BIKUÑA hogeitahiru urtez azpiko mailako lehen bikote finalistak. Ordubetetik gora serio pilotan jokatuz ahal haundiagoko bikotea nagusitu zen bezela aurreneko partiduan, edonork irabazi zezaken norgehiagoka gogor eta eder bat ikusteko aukera bart Aitzurin, pilota ikuskizun onaz gain emozio eta egon ezin latza ere sortarazi zuena pilotari eta hauen jarraitzaileen artean. Markagailuan denbora gehiagoz aurretik joan zen bikotearen alde eroria azkenean 22-21eko emaitzarekin 20-21 galtzen egon bazen ere. Zaletasuna sortzen duen horietakoa pilota partidua zalantzarik gabe. Ezin gehiago eskatu beraz. 

Dinastia Etxabe txapelketa finalaurrekoetara heldu da

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-08-12 14:29   Kirola

Ez zen alferrik galdutako denbora izan bart arratsean Aitzurin igarotakoa, Gaskuek duen pilotarako aparteko grazia ezagutzea bezain ona 23 urtez azpiko lau pilotariak jokatutako norgehiagoka.

Langile onenak ere erramintarik gabe ezin lanik egin

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-08-08 14:39   Kirola

Langile onenak ere erramintarik gabe ezin lanik egin eta hauxe bart Aitzurin ikusitakoaz atera genezaken ondorio nagusiena.

Egiguren-Oliden eta P. Labaka-Otaduy, Dinastiako finalerdietara

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-08-05 15:19   Kirola

Gehiago ikusteko gogoz etxeratuak bart Aitzuritik, orokorrean brillo ederrarekin mugituarazitako pilota behar bezelako erantzunik gabe geratu izana tarteka, tantoari jarraipena eman ezinik eta jokua sortzeko aukerak galduaz. 

Mata-Santamaria eta Egiguren-Bikuña, final-laurdenetako lehen irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-08-01 17:26   Kirola

Joku on eta emozioz betetako bi pilota partidu ederrekin Sanizazio egunari amaiera ezin hobea emateko aukera eman ziguten atzo arratsean Aitzurin jokatu zuten zortzi pilotariak, ordubetetik gora luzatutako norgehiagoketan eskeinitako maila altuko ikuskizunaren sari bezela ondo merezitako pilotazaleen esker ona jasoaz.

Alberdi-Garmendia eta Zubizarreta-Irurita irabazle Dinastia Etxabeko bigarren jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-07-30 11:39   Kirola

Kolore bakar edo kolorerik gabeko lehenengo partiduaren ondoren bigarrengo eder bat ikusteko parada izan genuen bart Aitzurin, lau pilotariak txalo artean erretiratu zirelarik kantxatik benetako ahalegin batean pilotan jokatzea zer den erakutsi ondoren.

Egiguren-Bikuña eta Etxeberria-Alduntzin, lehen irabazleak Dinastia Etxaben

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017-07-26 14:50   Kirola

Astelehenean eman zitzaion hasiera aurtengo Dinastia Etxabe txapelketari. Lehen partidan Egigurenek eta Bikuñak 22-12 irabazi zieten Garcia eta Sanchezi; bigarrenean, Etxeberria eta Alduntzin 22-10 nagusitu zitzaizkien Riol eta Olaizolari. Ostiralean, hilaren 28an, jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia, 23 urtez azpikoen partida hauekin: Espinal-Sarasa / Alberdi-Garmendia eta Pardo-Ruiz / Zubizarreta-Irurita.

Alberdi-Ibarloza eta Salaberria-Arratibel aurtengo bikote txapeldunak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-26 14:06   Kirola

Alberdi-Ibarloza eta Salaberria-Arratibel aurtengo bikote txapeldunak

Alberdi-Ibarloza eta Salaberria-Arratibel aurtengo bikote txapeldunak bart arratsean jokatutako pilota partiduak irabazi ondoren.

Riol-Aizpuru eta Salaberria-Arratibel dira Dinastia Etxabeko beste finalistak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-19 13:59   Kirola

Riol-Aizpuru jubeniletan eta Salaberria-Arratibel 23 urtez azpikoen mailan Alberdi-Ibarloza eta Larrañaga-Otaduiren aurka finala jokatzeko sailkatu diren pilotariak majo kostata bart arratseko pilota partiduak irabazi ondoren.

Alberdi-Ibarloza eta Larrañaga-Otadui pilotariak, Dinastia Etxabeko lehen finalistak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-17 14:26   Kirola

Alberdi-Ibarloza eta Larrañaga-Otadui pilotariak XLVgarren Dinastia Etxabe txapelketako lehen bikote finalistak bart arratsean jokatutako norgehiagokak irabazi ondoren.

Larrañagak jokatuko du Eneko Labakaren ordez Dinastia Etxabeko finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-14 09:54   Kirola

Egun berean Antiguon azken laurdenetan jokatzeko aurrez irabazitako aukeraren aurrean ezin izan degu bideratu Eneko Labakaren partehartzea Dinastia Etxabeko finalaurrekoetan.

Erabaki da zer lau bikotek jokatuko dituzten Dinastia Etxabeko finalaurrekoak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-13 09:04

Riol-Aizpuru eta Salaberria-Arratibel finalaurrekoak jokatzeko sailkatu diren azken bi bikoteak bart arratseko pilota partiduak irabazi ondoren.

Exposito-Aranguren eta Peru Labaka-Sanchez bigarren finalaurreko jardunaldira sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-10 13:48   Kirola

Exposito-Aranguren jubenil mailan eta Peru Labaka-Sanchez 23 urtez azpikoan bigarren finalaurreko jardunaldira sailkatu diren lehenengo pilotariak. 

Alberdi-Ibarloza eta Eneko Labaka-Otadui bikoteak ere finalaurrekoetara sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-05 13:40   Kirola

Alberdi-Ibarloza eta Eneko Labaka-Otadui izango dira Anso-Zezeaga eta Zubizarreta-Erasunen aurka finalaurrekoetan jokatuko duten pilotariak. 

Anso-Zezeaga eta Zubizarreta-Erasun Dinastia Etxabeko final-laurdenetara pasa dira

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-03 15:05   Kirola

Anso-Zezeaga eta Zubizarreta-Erasun bart arratsean Zumaian jokatutako pilota partiduetatik finalaurrekotara pasa diren pilotariak.

Final-laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko da gaur Aitzurin

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-08-02 08:53   Kirola

Sailkatzeko jardunaldiak jokatuta, Dinastia Etxabe XLV. txapelketako final-laurdenak jokatzen hasiko dira gaur. Jubenil mailako pilotariak ere gaur hasiko dira beraien partidak jokatzen. Jaialdia 22:00etan hasiko da Aitzuri frontoian. 

Espinal-Martinez eta Prado-Etxegoin bikoteak Dinastia Etxabeko final-laurdenetara sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-07-30 15:22   Kirola

Espinal-Martinez eta Prado-Etxegoin bart arratsean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatutako bi pilota partidetako garaile eta azken laurdenetara pasa diren pilotariak, hauexek emaitzak: Espinal-Martinez, 22; Olano-Medina, 10, eta Azketa-Legarreta, 10; Prado-Etxegoin, 22.

Dinastia Etxabe: final-zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Aitzurin

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2016-07-28 09:07   Kirola

XLV. Dinastia Etxabe pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Aitzuri frontoian. 23 urtez azpikoetan, final-zortzirenetako partidak jokatuko dira.