Ostiralean egingo dugu Bertsofest saioa

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2023ko api. 18a, 16:35

Ostiralean, apirilak 21, herriko bertsolarien saioa egingo dugu Oxford aretoan, 20:00etan hasita.

Adin bateko eta besteko bertsolariak arituko dira ostiralean Alondegian egingo den BERTSOFEST saioan, tartean Bertso Eskolan dabiltzan gaztetxo batzuk ere bai.

Bertso Eskolan lantzen diren ariketak eta jolas batzuk tartekatuko dituzte, dena giro alaian. 20:00etan hasiko da, ordu eta erdi inguruko saioa izango da, eta sarrera doakoa.

Zatoz Zumaiako bertsolari gazteak entzutera!