Bertso Eskolan hasteko deialdia Lehen Hezkuntzako ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2022ko ira. 23a, 17:30

Gure bertso eskolan hasteko deialdia berezia egin nahi diegu Lehen Hezkuntzako neska-mutilei, hasi 3. mailatik eta 6.era bitartekoei.  Irailaren 30ean bilera bat egingo dugu ikasturtea antolatzeko.

Foronda kultur etxean izango dira saioak, astean ordubetekoak, arratsaldez, urrian hasi eta ekainera bitartean.

Izena emateko, bidali datu hauek zumaiakobe@gmail.com  helbidera edo whatsapp bidez 619490259 zenbakira (Irati):

     •          Izen-abizenak

     •          Ikastetxea eta maila

     •          Guraso edo arduradunaren izena

     •          Harremanetarako telefonoa edo e-maila

     •          Asteko zer egunetan parte hartu ahal izango zenukeen.

 

Ikasturtea antolatzeko bilera bat antolatu dugu. ZATOZTE!

          irailak 30, ostirala

          18:00etan

          Foronda kultur etxeko areto nagusian