Santelmoak 2022

Santelmoetako jaialdia Zumaian: mende erdirako bidean, etenik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2022ko api. 22a, 08:43

Hirurogeita hamarreko hamarraldian sortua da Zumaiako jaialdia eta 1977koa du ikus-entzunezko lehenbiziko lekukotza. Pandemiaren ondorioz bi urtez urrian egin ondoren, jaietara itzuli da. Herrian ez ezik, eskualdean ere erreferentzia da.

Beti bezala, jaietako txupinazo lanak egingo ditu, huraxe baita lehen ekitaldia. Aurtengoan Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Oihana Iguaran izango dira kantuan, eta Jon Maia gai-jartzen. Zumaiena aretoan izango, 22:00etan. Sarrerak aurrez erosteko aukera dago turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan, eta saioaren aurretik ere eskuratu ahal izango dira Zumaienan bertan.

Jaialdi honen hastapenera jo eta egindako ibilbideaz artikulu bat plazaratu du bertsoa.eus guneak, antolakuntzan urte askotan ibilia den Xabier Azkueren laguntzarekin. Gune honetan bertan jarritako 1977ko santelmoei buruzko bideoaren zati batzuk ere erakutsi dituzte.