Salgai daude urriaren 8ko bertso saiorako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2021ko ira. 30a, 15:43

Aurten ere ZUMAIENA aretoan izango da saioa: urriaren 8an, ostirala, 20:00etan hasita. Sarrerak eskura daude turismo bulegoan, Ttakun Tabernan (urriaren 4tik aurrera) edo Inpernupen (urriaren 3ra arte).

Ohi bezala, Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus. Sarrerak 8 euro balioko du eta aurrez erosi ahal izango dira turismo bulegoan (10:00-14:00 eta 16:00-18:00), Ttakun tabernan (urriaren 4tik aurrera) edo Inpernupen (urriaren 3ra arte).

Segurtasun neurriak zorrotz beteko dira saioan: hasiera batean gehienez 300 entzule egongo dira (edukieraren erdia baino gutxiago), denak maskara jantzita, sarreran eskuak garbituta, etab.