Bertso estreinaldi ederra Arrangoletan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2021ko uzt. 3a, 22:39

Horrelako saiorik ez zen egin orain arte Arrangoletan, eta bertsolari gazteek ederki estreinatu dute plaza.

Bertsozaleek ia bete dute Arrangoleta plaza, eta baita ondo gozatu ere, saio polita eskaini digutelako, Jon Maia gidari zutela, Maddi Ane Txoperenak, Xabat Illarregik, Maider Arregik eta Unai Mendizabalek.

Uda giroko ariketak izan dira asko, Zumaiarekin oso lotutakoak batzuk, eta tarteka gai potoloen inguruan bakarka aritzea ere tokatu zaie bertsolariei.

Hurrengoan gehiago!