Pello Mari Otaño bertsolariaren aldeko auzolana

Erabiltzailearen aurpegia

Patxi Bisquertek 'Ombuaren itzala' egitasmoa aurkeztuko du, Pello Mari Otaño bertsolariaren inguruko filma egiteko auzolanerako deia. Maiatzaren 31n egingo da, 19:00etan, Oxford aretoan.

Bertso Eskolaren izenean aurkezpenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldirako aurrez izena eman beharra dago Alondegia kultur etxean (943-86 10 56; kulturetxea@zumaia.eus).

Patxi Bisquertek proiektuaren webgunean azaltzen duenez, EGUZKI ART ZINEMAk urteak daramatza Ombuaren Itzala filma gauzatzeko ahaleginetan. Pedro Mari Otañok, ahanzturatik aldenduz, geure memoria kolektiboan merezi duen eran txertaturik iraun dezan. Sinestuta daude proiektua aurrera atera daitekeela euskaldungoaren laguntzari esker. Horrela izan zen Otañoren garaian; berdintsu pasa den mendeko 60ko hamarkadan gertatutako berpizkunde kulturalean; eta halaxe jarraitzen dugu gaur egun ere. Herrigintzan sortzen eta loratzen baitira proiektu bizigarrienak, erakunde eta plataforma handien babesik gabe. Auzolanari esker, film finantzatzeko 30.000 sarrera saldu nahi dituzte aurrez.