Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketan parte hartu du Irati Arakistainek

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2021ko mai. 1a, 12:33

(Argazkiak: Asier Arakistain)


Joan den astean Joar Garate Oiartzunen bezala, Irati Arakistain Asteasuko kanporaketan aritu da bertsotan. Nerea Isusi zarauztarrak lortu du finalerako txartela.

Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketaren bigarren kanporaketa Asteasun jokatu dute ostiralean, eta han izan da Irati Arakistain zumaiarra, beste lau bertsolarirekin batera.

Nerea Isusi zarauztarrak lortu du finalerako txartela, eta beste bi kanporaketa jokatu eta gero jakinaraziko dute zein diren beste 4 bertsolari puntuatuenak, maiatzaren 28an Urnietan abestuko dutenak.

Ea tartean ikusten zaitugun, Irati!