Santa Ageda bezpera, 1950 inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2021ko ots. 4a, 15:23

Kalean eta baserriz baserri talderik ez da ibiliko aurten, baina egunari berea emateko argazki zahar hau ekarri nahi dugu, Manuel Mari Garatek utzitakoa

Izugarri maite zuen Manu Garatek (1937-2013) eskean eta kopla kantari ibiltzea; Santa Ageda egunean jaioa zen, gainera. 1950 inguruan Alondegi aurrean ateratako argazki hau utzi zion Bertso Eskolari, atzean izen-abizenak txukun-txukun jarrita.

Ezkerretik hasita: Joxe Artetxe, Juanito Urrestilla, Miel Angel Etxeberria "Txamel", Juanito Olaizola eta Jesus Mari Aizpurua.