BOTA BERTSO BAT! lehiaketa bideo bidezkoa izango da aurten

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko abe. 21a, 17:37

Santelmoak etxetik ekimeneko lehiaketak izan zuen erantzuna ikusita, Gabonetako gure lehiaketa hau ere bideo bidez egitea erabaki dugu, Baleike kultur elkartearen laguntzarekin eta Zumaiako Udalaren babesarekin.

Zumaiarrei edo Zumaian bizi direnei zuzendutako lehaketa da hau, eta partaide bakoitzak bertso bakarra aurkeztu ahal izango du, gai modura hauxe hartuta; GEHIAGO. Bideoak whatsapp bidez bidali beharko dira 607 49 87 25 zenbakira, 2021eko urtarrilaren 6a baino lehen.

Aurten bi sari emango ditgu:

  • Epaimahaiak hautatutako bertso onenari: Aita Mari jatetxean bi lagunentzako bazkaria
  • BALEIKE.EUS gunean boto gehien jasotzen dituen bertsoari: Ekain sagardo/muztio ekologikoa (kaxa bat)

Bota bertso bat!