Eskertu dugu bertsozaleok!

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko urr. 10a, 07:19

200 bat lagun elkartu ginen atzo iluntzean Zumaiena aretoan punta-puntako bertsolariak ikustera. Santelmoetan egin izan ez zen saioa urrian gozatzeko aukera izan dugu.

Estimatzen dute bertsolariek herri batzuetan egiten den ahalegina saioak antolatzeko, eta gozamena da Zumaiako bertsozaleontzat artista handi horien jarduna aurrez aurre ikusi eta entzutea. Eskerrik asko, beraz, Unai, Andoni, Maialen, Jon, Igor, Sebastian, Nerea eta bertaratu zineten guztioi.

Bertsoa.eus guneko lankideek saioa osorik grabatu zuten, eta laster ariketa onenak ikusgai jarriko dituzte.