Ostegunetik aurrera bertso saiorako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko ira. 28a, 16:27

Apirilean egin ez zen jaialdia urriaren 9rako antolatu du Bertso Eskolak. ZUMAIENA aretoan izango da aurten, 20:00etan hasita. Sarrerak turismo bulegoan bakarrik erosi ahal izango dira, urriaren 1etik aurrera.

Aurten ere Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Sarrerak 8 euro balioko du eta aurrez erosi ahal izango dira turismo bulegoan. Hauxe ordutegia: goizez 10:00-14:00 eta arratsaldez 16:00-18:00 (igande arratsaldean eta astelehenean itxita).

Segurtasun neurriak zorrotz beteko dira saioan: gehienez 300 entzule egongo dira (edukieraren erdia baino gutxiago), denak maskara jantzita, sarreran eskuak garbituta, etab.