Abuztuaren 14an bertso saioa Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko abu. 11a, 15:30

Herri Eskolaren patioan arituko dira, gai-jartzaile Ane Ezenarro dutela, 19:30ean hasita. Gonbidapenak bezperatik hasita jaso ahal izango dira turismo bulegoan,

Aurten Euskal Jairik ez, eta balkoitik balkoirako saioaren ordez kaleko bat antolatu du Bertso Eskolak, Zumaiako Udalaren babesarekin. Beñat Lizaso, Nerea Ibarzabal, Eli Pagola eta Agin Laburu etorriko dira ostiral honetan abestera. Saioa aurkezten, berriz, Ane Ezenarro getariarra arituko da.

Herri Eskolako patioan izango da saioa, Sagarbiden, eta baldin eguraldi txarra bada, Zumaiena aretoan egingo da. Doakoa da saioa, baina gonbidapena beharko da, aforoa mugatuta izango duelako. Gonbidapenak 13tik aurrera hartu ahal izango dira turismo bulegoan, eta bukatzen ez badira, atean bertan ere hartu ahal izango dira 14 arratsaldean.