Inaxi Etxabe bertsolari oikiarra hil da

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko uzt. 11a, 22:17
Oikiako Errotaberri bertso eskolako taldearekin, 2015eko abenduan.

Bertsopaper asko idatzi zituen Inaxik, eta XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen. Hileta astelehenean izango da.

Oikiako Soburutz baserrian 1933an jaioa, Zarautzera ezkondua zen. Hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bertso idatziak, eta Basarriren bertso batzuei erantzunez egindako sorta hau izango da beharbada ezagunena. 

Isilarazitako emakume bertsolarien belaunaldi oso baten lekuko izan zen, eta oholtzan azkenengo aldiz 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ikusi genuen, hark jantzi ziolako Beñat Gaztelumendiri txapela. Orduantxe egin zioten Baleike aldizkarian elkarrizketa hau.

Inaxiren biografia Bidegileak bildumako ale honetan irakur daiteke.

Gugan bego.