Bertso eskolako klaseak ere bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2020ko mar. 12a, 16:05

Ikastetxeak eta Foronda kultur etxea itxita egongo direnez, Zumaiako Bertso Eskolak klaseak bertan behera lagatzea erabaki du.

Koronabirusa ez zabaltzeko neurriekin bat egin eta, ikastetxeek itxita jarraitzen duten bitartean, ez da bertso eskolako klaserik emango datozen egunetan.