Bezpera baino lehen eskean

Erabiltzailearen aurpegia

Zutrik taldeko trikitilarien laguntzarekin, Zumaiako Bertso Eskolako talde bat kopla kantari eskean ibili zen larunbatean Elorriagabideko eta Andremarialdeko baserrietan.

Eguna zertxobait aurreratuta ere, giro ederrean egin zuten usadiozko buelta trikitilariek eta bertsolariek larunbat goizean. Eguraldi paregabeak lagunduta, Elorriagarako bidearen inguruetan ibili ziren, eta harrera bikaina egin zieten San Martin, Saskarate, Santa Klara eta inguruko baserritarrek. Gazteak, gaztetxoak eta beteranoak, denak aritu ziren kopla kantari, eta amaitutakoan bazkari eder bat egin zuten.