Gorka Imazek irabazi du Bota bertso bat! lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo Alondegian egindako bertso saioan jakinarazi genuen aurtengo lehiaketako bertsorik onena Gorka Imazek idatzi duela, ZORIONAK gaitzat hartuta. Aita Mari jatetxean bi lagunentzat jatordua izango du saria.

Urtero bezala, bertso onentsuenekin bilduma osatu eta laster banatuko ditugu kaxak egon diren taberna eta tokietan. Kanpoan dabil Gorka Imaz, eta atzo ezin izan zuen saria jaso.

Hauxe da da Gorkaren bertsoa:

Doinua: Denbora ez da pasatzen (Hezurbeltzak taldearena, Jon Maiak bakarkakoan Tolosan erabili zuena).

Run-run dabil mugikorra
hori da hori bibratzea.
Facebooken mezu bat, hara,
Telmon urtebetetzea,
Whatsappen berrogei mezu
dana da ondo pasatzea,
Instagramen argazki bat
kandela bat itzaltzea.
Nostalgikoa naiz edo
kostatzen zait ulertzea
ederra da ba elkarri
begirada zuzentzea (bis)
zorionak eman eta
zoriona sentitzea.