Andoni Egañaren emanaldia urtarrilaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2019ko abe. 28a, 09:18

Neretik izeneko emanaldia eskainiko du Andoni Egañak, Jon Ostolazaren laguntzarekin. Sarrerak 5 euro balio du eta Alondegian egongo dira salgai egunean bertan.

Bertso jarriak eskainiko ditu Andonik, soinu txikiaren laguntzarekin, bere bizitzako eta ibilbideko esperientzia batzuetan oinarrituta.